Gabilondok, Maiak, Eizagirrek eta Esoainek saio bana eskuratu dute

Nahikari Gabilondo zarauztarrak, Jon Maia zumaiarrak eta Egoitz Eizagirre eta Ibai Esoain oriotarrek Gipuzkoa Bertsotan txapelketarako sailkapen faserako saio bana irabazi dute joan den asteburuan. Zortzi jokatu dira, eta sailkapen fasea bukatzeko bi saio falta dira, Ataunen jokatuko dira larunbatean, ekainaren 6an. Saio horien ondoren jakingo da irailerako sailkatuko diren 30 bertsolariren izenak.

Gipuzkoa Bertsotan txapelketarako sailkapen fasean 48 bertsolari ari dira parte hartzen; hemeretzi dira Urola Kostakoak: Joritz Bastarrika, Iñigo Ibañez, Eneritz Artetxe, Oier Etxeberria, Jon Gurrutxaga, Josu Oiartzabal, Haritz Garmendia, Urko Egaña, Iñaki Gurrutxaga, Egoitz Eizagirre, Ibai Esoiain, Xabier Sukia, Aitor Urbieta, Nahikari Gabilondo, Oier Aizpurua, Beñat Jauregi, Hodei Iruretagoiena, Aitor Salegi, Jon Maia eta Maddi Gallastegi.

Joan den asteburuan zortzi saio jokatu ziren Zumaian, Oñatin, Usurbilen eta Zirzurkilen; herri bakoitzean bina.

Larunbatean Zumaiako Aita Marin goizeko saioan Nahikari Gabilondok egin zuen aurrena eta arratsaldekoan Haritz Casabal izan zen puntuazio altuena lortu zuena. Hona sailkapenak:

Goizeko saioa, 65 bertsozale bildu ziren:

1. Nahikari Gabilondo Mendizabal, 315,5 puntu (Zarautz)

2. Eli Pagola Apezetxea, 301

3. Maider Arregi Markuleta, 298,5

4. Josu Oiartzabal Zapirain, 287,5

5. Jokin Bergara Eguren, 287,5

6. Maddi Gallastegi Osa, 275,5 (Zumaia)

 Arratsaldeko saioa, 60 entzule bildu ziren:

1. Haritz Casabal Pikabea,  268,5

2. Oihana Iguaran Barandiaran, 258,5

3. Oier Aizpurua Olaizola, 255 (Zarautz)

4. Iñaki Zelaia Irazusta, 237

5. Hodei Iruretagoiena Albizu,  236 (Zarautz)

6. Izarne Zelaia Arratibel, 231,5

Oñatiko Santa Ana aretoan ere beste bi saio izan ziren larunbatean. Goizekoan, Egoitz Eizagirre oriotarra nagusitu zen. Hona sailkapenak:

Goizeko saioa, 30 entzule bildu ziren

1. Egoitz Eizagirre Aduriz, 292,5 (Orio)

2. Manu Goigana Bengoetxea, 290,5

3. Aitzol Iturbe Beristain, 276,5

4. Josu Oiartzabal Iturzaeta, 269,5 (Azpeitia)

5. Odei Lopez Larruri,  250,5

6. Beñat Jauregi Etxeberria, 244,5 (Zarautz)

 Arratsaldeko saioa, 50 bertsozaleren aurrean abestu zuten

1. Gemma Urteaga Garmendia, 247

2. Endika Igarzabal Murua, 244,5

3. Imanol Irazustabarrena Garmendia, 243

4. Arnaitz Lasarte Santa Kruz, 236

5. Julen Agirre Agirrezabal, 232

6. Joseba Lasagabaster Madinabeitia, 225

Igandean Usurbilgo Sutegi aretoan beste bi saio izan ziren. Goizekoan Ibai Esoain oriotarra izan zen aurrena.

Goizeko saioa, 40 bat lagun elkartu ziren.

1. Ibai Esoain Arruti, 321 (Orio)

2. Egoitz Aizpuru Sanz, 289,5

3. Ane Zuazubiskar Iñarra, 276

4. Adur Gorostidi Urkia, 266

5. Oier Etxeberria Zubimendi, 264 (Azpeitia)

6. Danel Olano Eizagirre, 256 (Getaria)

 Arratsaldean, 80 entzulerekin.

1. Manex Mujika Amunarriz, 270,5

2. Haritz Mujika Lasa, 258,5

3. Antton Fernandez Lasa, 236,5

4. Aitor Salegi Martija, 234,5 (Zestoa)

5. Jon Iturrioz Nazabal, 230

6. Manex Astigarraga Bergara, 204,5

Zizurkilen ere beste bi saio jokatu ziren igandean Atxulondo Kultur Etxean. Arratsaldekoan Jon Maia zumaiarra izan zen aurrena.

60 bat bertsozale bildu ziren goizekoan.

1. Ane Labaka Mayoz, 309

2. Eneritz Artetxe Eizagirre, 296,5 (Azkoitia)

3. Xabier Sukia Etxeberria, 292,5 (Orio)

4. Gorka Maiz Alustiza,  288

5. Eñaut Martikorena Lizaso, 265

6. Asier Sasieta Barrenetxea, 263

Arratsaldekoan 95 lagun bildu ziren, eta aretoa beteta egon zen

1. Jon Maia Soria,  277,5 (Zumaia)

2. Beñat Iguaran Amondarain, 247

3. Maialen Akizu Bidegain, 240,5

4. Mikel Iturriotz Etxaniz, 221

5. Mikel Tapia Aierbe, 211

6. Joritz Bastarrika Albisu, 196,5 (Aia)

Sailkapen faseko azken bi saioak, larunbatean, Ataunen

Ataunen jokatuko diren hurrengo bi saioetan honako bertsolariek jardungo dute. Goizeko saioan, 11:30ean, herri antzokian. Bertsolariak dira: Txomin Azpiroz, Iñigo Gorostarzu, Jon Gurrutxaga Urbieta (Azpeitia), Oier Iurramendi Etxeberria, Imanol Lizarazu eta Unai Mendizabal.

Arratsaldekoan, 17:30ean, herri antzokian hau ere: Asier Azpiroz, Gorka Etxeberria, Unai Gaztelumendi Arandia, Iñaki Gurrutxaga (Orio), Amaia Iturriotz Etxaniz, Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Iker Osa eta Aitor Urbieta Aizpurua.