'Munduaren neurrira' ekitaldia egingo dute bihar, Euskaldunan

KULTURA // Munduaren neurrira errezitaldi-kontzertua eskainiko dute Rafa Rueda musikariak eta Oier Guillan antzezleak bihar, Euskalduna tabernan. Kafe Torero egitasmoaren barruan, munduaren eta norbanakoaren arteko harremanaz jardungo dute biek, hainbat idazlerenGabriel Aresti, Jose Luis Otamendi, Vladimir Maiakovski eta Alejandra Pizarnik, besteak beste testuak kantatuz. 20:00etan hasiko dute emanaldia, eta doan izango da.