Bizkarrezurraren garrantziaz hitzaldia eskainiko dute bihar

GIZARTEA // Bizkarrezurrak giharrekin, hezurrekin, artikulazioekin eta organoekin duen lotura azalduko du Ruben Pistacchia fisioterapeutak, eta baita osasun orekatua izateko sekretuak ere. Pistacchiaren arabera, mina sentitzeak bizitza aldaketa baten beharra adierazten du. Hitzaldia alor horretako profesionalei zein herritarrei dago zuzendua. Txumari Alfaro naturopata ezagunak aurkeztuko du, 20:00etatik aurrera. Antoniano aretoan izango da, doan.