Batzar irekia egingo du bihar Irabazi Zarautzek

POLITIKA // Maiatzaren 24ko udal hauteskundeen emaitzak baloratuko dituzte Irabazi Zarautz plataformako ordezkariek bihar, batzar ireki batean. Horrekin batera, datorren agintaldi berrirako asmoen berri ere emango dute, besteak beste, lan banaketaren eta moduen inguruan arituko dira horiek. Bilkura Aritzbatalde udal kiroldegiko areto nagusian izango da, 19:00etatik aurrera. Irekia izango da, eta beraz, edonork hartu ahalko du parte.