Sahararrei harrera egin die udalak

Torre Luzea parkean elkartu zen atzo hainbat udal ordezkari Saharako haurrekin eta harrera familiekin. Xabier Txurruka alkateak eskerrak eman zizkien familiei haur horiek etxean hartu eta beraienak bezala zaintzeagatik, eta Saharautzek egiten duen lana ere eskertu zuen.