Ekainaren 19ra arte eman daiteke izena Zarauzko Udal Euskaltegiko udako ikastarotan

Hasierako mailak eta HABEko 1. , 2. eta 3. mailak prestatzeko ikastaroak emango dituzte Zarauzko Udal Euskaltegian. Aurrez aurreko eskolen zein autoikaskutza sistemaren bidez izango dira ikastaroak. Dagoeneko zabaldu dute izena emateko epea, eta datorren hilaren 19ra arteko aukera izango da horretarako.

Izena emateko eta informazio gehiago eskuratzeko, udal euskaltegira (Iturribide, 28-30) bertaratu, 943-131153 zein 943-835084 telefonoetara deituĀ  eta euskaltegia@zarautz.eus helbidera idatzi daiteke.