Urola Kostatik zazpi sailkatu dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako

Nerea Uranga 2015ko eka. 8a, 12:04

Jon Maia Soria (Zumaia), Ibai Esoain Arruti (Orio), Iñaki Gurrutxaga Zubimendi (Orio), Nahikari Gabilondo Mendizabal (Zarautz), Xabier Sukia Etxeberria (Orio), Egoitz Eizagirre Aduriz (Orio) eta Eneritz Artetxe Eizagirre (Azkoitia) sailkatu dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako. Irailean hasiko da.

Gipuzkoa Bertsotan txapelketako sailkapen fasea joan den asteburuan bukatu da, eta 30 bertsolarik lortu dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa jokatzeko aukera. 74 bertsolarik hartu dute parte Gipuzkoa Bertsotanen. Hilabeteko epean 24 saio izan dira, eta bertsolariek bina saiotan kantatu dute.

30 hauek, orain dela lau urteko txapelketan sailkatze zuzena lortu zuten 13 bertsolariekin bat egingo dute. Irailaren 20an hasiko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, eta abenduaren 20an bukatuko da Donostian jokatuko den finalarekin.

Ataunen, Gipuzkoa Bertsotaneko azken bi saioak

Gipuzkoa Bertsotaneko sailkapeneko azken bi saioak pasa den larunbatean Ataunen jokatu ziren. Goizeko saioan Unai Mendizabal nagusitu zen, eta arratsaldekoan Iñaki Gurrutxaga oriotarra.

Hona hemen Ataungo bi saioak xehetuta

Goizekoa, 100 bertsozale inguru bildu zen Ataungo Herri Antzokian

1. Unai Mendizabal, 312 puntu

2. Iñigo Gorostarzu, 292,5

3. Oier Iurramendi, 282

4. Imanol Lizarazu, 281,5

5. Jon Gurrutxaga, 278,5 (Azpeitia)

6. Txomin Azpiroz, 249

Arratsaldekoan ere 100 lagun inguru bildu zen

1. Iñaki Gurrutxaga, 258,5 puntu (Orio)

2. Arkaitz Oiartzabal, 253

3. Asier Azpiroz, 250

4. Amaia Iturriotz, 246

5. Unai Gaztelumendi, 244

6. Aitor Urbieta, 236

7. Iker Osa, 231

8. Gorka Etxeberria, 219,5