Gizarte Zerbitzuen gida kaleratu du Zarauzko Udalak

Ongizate arloan, herritarrei eskaintzen zaizkien laguntza guztien zerrenda biltzen duen liburuxka publikatu du Zarauzko Udalak, hainbat ataletan sailkatuta. Horrekin batera, udalak kudeatzen dituen prestazio eta zerbitzuak jaso ahal izateko zein baldintza bete behar diren aurki daiteke, eta baita udalak zuzenean kudeatu ez arren, erakundearen bidez eskatu daitezekeenak eskatzeko ere. Halaber, udalak alor horretan abian dituen programen berri ere izango dute gida hori eskuratzen dutenek.

Liburuxka hori elebietan dago, euskaraz zein gaztelaniaz eta udalarenak diren eraikinetan eskura daiteke.

Azken legealdian, Gizarte Zerbitzuetako aurrekontuak gora egin du, %18 hain zuzen. 2011ean 2.960.000 euro bideratu zituzten alor horretara, eta 2015ean, berriz, 3.501.300 euro. Horri esker, erakundeak hainbat zerbitzu eta laguntza eskaintzen ditu. Horien berri emateko kaleratu dute gida hori.