Espainiako Eskubaloiko Federazioak afizio onenaren saria eman dio Zarauzko Eskubaloiari

Zarauzko Eskubaloi Elkartearen zaletuak sarituak izan dira, Espainiako Eskubaloiko Federazioak afizio onenaren saria eman dio. Federazioko kideak ekainaren 4an bildu ziren, eta han erabaki zituzten sariak. Sari banaketa ekainaren 20an izango da, Ciudad Realen (Espainia).

Sara Torriko eta Anne Gorostidi, Espainiako Eskubaloi Federazioaren udako konzentraziora

Espainiako Eskubaloi Federazioak Pulpoko Sara Torriko eta Aiala Zarautz-eko Anne Gorostidi deitu ditu udako kontzentraziorako. 2000. urtean jaiotako 28 jokalarik hartuko dute parte bertan; kadete mailakoak, alegia. Burgosen elkartuko dira uztailaren 1ean, eta entrenamendu saioak egingo dituzte uztailaren 6a bitartean.