'Motxila ikusezina' filma emango dute bihar, Putzuzulon

GIZARTEA // Espetxean egon ziren hiru emakumeren bizipenak jaso dituzte Motxila ikusezina lanean. Bidez Bide elkarteak ekoitzi du, eta Laura Hernandez Velak zuzendu. Bihar, Paradixu Zinema zikloaren barruan, emango dute Putzuzulon, 19:00etan. Ondoren, solasaldia izango da protagonistekin eta Bidez Bideko kide batekin.