Erakusketa berria inauguratuko dute Ispilu Arten, etzi

KULTURA // Hiri paisaia erakusketa inauguratuko dute ostiralean, Ispilu Arte galerian. Besteak beste, Marian Aranburu, Enrique Giovanni Miralles, Mertxe Arana, Haritz Irureta, Kepa Landaluze, Josean Legorburu, Juan Luis Mendizabal Mendi, Iñigo Ormazabal eta Iñaki Ruiz de Eginoren lanak izango dira ikusgai, 19:30etik aurrera.