Izena emateko epea zabalik da Zarauzko musika eskolan

ZARAUTZ // Irailaren 14ean ekingo dio ikasturte berriari Imanol Urbieta udal musika eskolak. Etzitik hasi eta hilaren 8ra arte eman ahalko dute izena lau eta bost urte arteko haurrek. Informazio zabalagoa eskuratu nahi dutenek imanolurbietazme@gmail.com helbidera idatzi edo 943-50 65 89 telefono zenbakira dei dezakete.