Gaurtik egin daiteke aurrematrikula udal musika eskolan

KULTURA // Ekainaren 16ra arte egongo da aurrematrikula egiteko aukera. Horretarako, telefonoz (943-506589) deitu ahalko da bertara, edo mezua bidali imanolurbietazme@gmail.com helbidera. Eskolan bertan ere eman daiteke izena, goizetan, 10:00etatik 12:00etara (ekainaren 11n izan ezik) eta, arratsaldeetan, 17:00etatik 19:30era.