'Gure genealogia feministak' liburua aurkeztuko dute gaur

GIZARTEA // Gure genealogia feministak. Euskal Herriko Mugimendu Feministaren kronika bat liburua aurkeztuko dute gaur Zarautzen, Euskal Herriko Bilgune Feministak antolatuta. Edurne Epelde Pagolak, Miren Aranguren Etxartek eta Iratxe Retolaza Gutierrezek idatzi dute. Modelo aretoan izango da, 20:00etan.