Abuztuan areagotu egin du udalak edukiontzi garbiketa

ZARAUTZ // Udalak edukiontzien garbiketa areagotu du abuztuan. Jakinarazi dutenez, jende asko kexatu da udan kaleetan izaten den usain txarraz eta zikinkeriaz. Horri erantzuteko hartu du erabakia udalak. Hala, edukiontzien garbiketa areagotzeaz gain, jende gehien ibiltzen den lekuetako paperontzien bilketa ere handitu du.