Babyautoko bi kide Uruguairen kontra ariko dira zapatuan

ZARAUTZ // Errugbiko Euskal Selekzioak Euskarians izenpean jokatuko du larunbatean Uruguarien kontra. Hego Euskal Herriko 28 jokalari deitu dituzte, tartean Babyauto Zarautz taldeko bi jokalari: Facundo Orive eta Mikel Ezeiza. Orivek lehen lerroan jokatuko du, eta Ezeizak bigarrengoan. Getxon izango da norgehiagoka, 17:00etan.