Or eta Social Crisis taldeak izango dira gaur Putzuzulon

ZARAUTZ // Europako bi taldek eskainiko dute emanaldia gaur. Batetik, Or talde txekiarra (ornoise.bandcamp.com) taularatuko da, post hardcore zaratatsuarekin. Bestetik, Poloniako Social Crisis taldeak (socialcrisispunx.bandcamp.com) crust bortitza eskainiko du. 21:00etatik aurrera izango dira kontzertuak, Putzuzulo gaztetxean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide