Ander Iruretagoiena Tanttakaren 'Muxua' antzezlanean ariko da

Nerea Uranga 2015ko eka. 16a, 18:23

"Lorenzok hamabost urte ditu, eta umezurztegia utzi eta abegi-familia batekin bizitzera joan da, Italiako hiri txiki batera. Han, Antoniorekin maiteminduko da. Antoniok sentimenduak adierazteko zailtasunak ditu, eta ez daki nola erantzun Lorenzok erakutsitako afektuari. Elena, berari falta zaion adorea ikasleei emateko gogotsu dagoen irakaslea, horren lekuko izango da".

Hiru pertsonaia horiek dira "maitasun, gorroto eta indarkeriari buruzko" Muxua obraren protagonistak. Horietako baten paperean ariko da Ander Iruretagoiena aktore zarauztarra. Beste bi aktoreak Mireia Gabilondo eta Haritz Morras dira.

Tanttaka teatroak antzerki lan berria ekainaren 23an estreinatuko du Donostiako Victoria Eugenia antzokian, 20:00etan. Bertan, ekainaren 27ra bitartean jardungo dira lan berriarekin.

Iruretagoienak Goenkale-n Endika-ren papera egiten zuen.