Herri Bilgunea egingo du Zarauzko EH Bilduk larunbatean

Azken hauteskundeetako emaitzen balorazioa egiteko antolatu dute Herri Bilgunea.  Koalizioaren oinarri sozial osoari eta, oro har, ekarpenen bat egiteko prest dagoen edozein herritar gonbidatu dute ekitaldira. Horrekin batera, aurrera begira ere herritarrek osatuko duten "fronte zabalaren oinarri sendoak eraikitzeko" egingo dituzten Herri Bilguneetan parte-hartzera ere animatzen dituzte zarauztarrak.

Kiroldegiko bigarren solairuko aretoan izango da, goizeko 10:00etatik aurrera. Era berean, gogoratu dute edozein ekarpenetarako zarautz@ehbildu.eus helbidera idatz daitekeela.