'A escondidas' filma emango dute gaur Zarauzko Modelon

ZARAUTZ // Zarauzko Parekidetasun Sailak eta Sexu Aholkularitza guneak ekitaldi bat antolatu dute gaur arratsalderako. Hain zuzen, A escondidas filma botako dute Modelo aretoan, 19:30etik aurrera. Mikel Ruedak zuzendu du lan hori, eta bertan, Ibrahim mutil marokoarraren eta Rafa espainiarraren arteko istorioa kontatzen du. Sarrera hiru euro kostako da, eta gaztelaniaz izango da. Hilaren 28a LGTBQ kolektiboaren nazioarteko eguna da, eta horren harira antolatu dute ekitaldia.