Azkoitiko Udalak bi peoi eta administrari laguntzaile bat kontratatuko ditu aldi baterako

Azkoitiko Udalak, Urola Erdiko enplegua sustatzeko planaren baitan, aldi baterako 3 lan-kontratu egingo ditu Urola Erdian bizi diren langabeentzat. Bi peoi eta administrari laguntzaile bat kontratatuko dituzte, urte erdiz.

Kontratazioak 2015 urterako UROLA EKITEN I deituriko proiektuaren baitan egingo dira, EKOBAILARA III eta NagusiADI azpiproiektuak gauzatzeko. Kasu batean zein bestean, kontratuek sei hilabeteko iraupena izango dute, lanaldi osoz . Informazio guztia LANBIDE Euskal Enplegu-Zerbitzuaren web atarian argitaratuta dago, gaurtik.

Informazio osoa helbide honetan zintzilikatuta dago.