Bi kontzertu izango dira gaur Putzuzulo gaztetxean

ZARAUTZ // Txileko Forsaken eta Argentinako Among Us taldeek kontzertua emango dute gaur Putzuzulo gaztetxean, 20:45etik aurrera. Kontzertuen antolatzaileen arabera, lehenbizikoak gaztetxeko «hormak behera botako ditu hardcore metal oso bortitzarekin», eta bigarrengoak, berriz, «salto egiteko oso aproposa den eskola zaharreko hardcore positiboa» eskainiko du.