Taldeka eta banaka Burgoskoak izan dira onenak halterofilian

ZARAUTZ // Udaro bezala, ZKEko Halterofilia atalak antolatuta Jose Mari Illarramendiren omenezko Halterofilia Saria jokatu da. ZKEko lau talde, Burgosko Electro Caor Sol y Luz eta Donostiako Cross Fit Zurriola kluba lehiatu dira. Larunbatean jokatu zuten proba Zarauzko malekoian. Bai taldeka, bai banaka, bi mailatan Burgoskoak izan dira irabazleak. Irudiak eta bideoa urolakosta.hitza.eus-en.