Zumaia eta Hondarribia arraunean Gipuzkoako txapeldun

Zumaiakoak Gipuzkoako txapelketako bandera eta txapelarekin.

Atzo, asteazkena Gipuzkoako traineru txapelketa jokatu zen Donostian. Gizonezkoetan Hondarribiak irabazi zuen eta emakumezkoetan Zumaiak.

Donostian polemika izan zen. Bigarren txandan bigarren kaleko barrujo baliza mugitu egin zen eta Hondarribiak, Oriok, San Juanek eta San Pedrokerlojuaren aurka jokatu behar izan zuten. Ondo jartzen saiatu ziren, eta, bitartean, klubetako ordezkariek erabaki zuten erlojuaren aurka botatzea azkeneko txanda.

Baina, beste bi txanden artean Donostiarrak egin zuen, eta estropada inpugnatu zuen, erlojuaren kontra aritzearen aurka zegoelako. Baina, azkenean, erlojuaren aurka joan ziren, eta Hondarribiak atera zuen txapela alde handiz. Bigarren Oriok egin zuen 27 segundora; San Juanek, 49ra; eta San Pedro, 58ra. Hondarribiak bosgarren aldiz eskuratu du txapela.

Honela gelditu zen sailkapena:

1. Hondarribia: 19:36

2. Orio: 20:03

3. San Juan: 20:25

4. San Pedro: 20:34

Emakumezkoetan, Zumaiak laugarren txapela

Emakumezkoetan, Zumaiak Gipuzkoako laugarren txapela eskuratu zuen (urte batean Getariarekin ontzia osatuta); 2008ko, 2010eko, 2013ko eta 2015eko txapelak ditu bere esku. Faborito ere Zumaia zegoen estropada hasterako.

Honela gelditu zen sailkapena:

1. Zumaia Telmo Deun: 10:55

2. San Juan: 11:04

3. Orio: 11:09

4. Hibaika: 11:10

5. Zarautz: 11:44