Baliogabetu egin dute gizonezkoen Gipuzkoako Txapelketa

[Berria.eus] Donostiarra Arraun Elkarteak inpugnatu egin zuen estropada, traineru guztiak baldintza berberetan ez zirelako aritu, eta epaileak arrazoi eman dio. Klubek bi eguneko epea dute helegiteak aurkezteko.

Saltsa izan zen atzo Gipuzkoako Arraun Txapelketan, gizonezkoen estropadetan, eta saltsa izango da datozen egunetan ere. Hondarribiak, Oriok, San Juanek eta San Pedrok erlojuaren aurka jokatu behar izan zuten azken txanda, bigarren kaleko barruko baliza mugitu egin zelako bigarren txandan. Aurretik, Donostiarra kateatuta geratu zen bigarren ziabogan, eta segundo mordoa galdu zuen. Hirugarren txandari ekin aurretik, ondo jartzen saiatu ziren, baina tarte horretan klubetako ordezkariek erabaki zuten erlojuaren aurka jokatzea azken txanda —ustez lau balizak ondo jarrita, ohiko formatuan ekiteko prest jarri ziren traineruak, baina Orioren baliza atzerago zegoela-eta, erlojuaren aurka aritu ziren azkenean—. Jarraitu albiste irakurtzen.

Nagore Osoro: "Bueltako luzean ez genuen asmatu, baina bentajari eustea lortu genuen"

Hondarribia eta Zumaia nagusitu dira Gipuzkoako Txapelketan.