Gaur 20:30ean egingo dute Uretako Joko Atlantikoek amaiera ekitaldia Munoan

Gaztetxoak bela norgehiagoka jokatu ondoren arranplara iristen. (Aritz Mutiozabal/Hitza)

Astelehenean abiatu zituzten XXI. Uretako Joko Atlantikoak eta hiru egunetan zehar 360 kirolari uretako kirol txapelketetan lehian aritu dira. Hasiera batean amaiera ekitaldia ostiral iluntzerako aurrikusi zuten antolatzaileek, baina jakinarazi dute aurreratu egin dutela ekitaldia eta gaur 20:30ean emango diote amaiera Zarauzko Munoa plazan. Bertan jakinaraziko dute XXI. Uretako Joko Atlantikoen txapelduna zein selekzio izango den.

XXI. Uretako Joko Atlantikoen inaugurazio ekitaldiko argazki galeria

XXI. Uretako Joko Atlantikoak irudietan