Bisiguaren harira, asteburuan hiru bandera jokatuko dituzte Orion

Bisigua Orio Estilora festaren barruan, San Miguel Liga eta Euskotren Ligako estropadak jokatuko dituzte larunbat arratsaldean Orion. Kasu honetan, estropada erlojupeko formatuan da, 17:30etik aurrera. Emakumezkoen III. Orioko Kanpina Banderarekin abiatuko dute jardunaldia: itsas milia bat eta erdiko luzeera osatu beharko dute lau traineruek Oria ibaian, ziaboga batekin eta bi luzerekin. Sailkapenaren arabera, atzekoz aurrera hartuko dute irteera: Hibaika, Orio, San Juan eta Zumaia, hurrenez hurren.

Ondoren, gizonezkoen txanda izango da, Orioko XXV. Estropadak. Hauek hiru itsas miliako idistantzia gainditu beharko dute, lau luzerekin eta hiru ziabogarekin. Estropada hiru txandatan banatuko da, eta ontziek minututik minutura irtengo dute. Txandak San Miguel Ligaren sailkapen nagusiaren araberakoak izango dira: lehenengoan, Samertolameu, Portugalete, Zierbena eta Astillero; bigarrenean, San Pedro, Kaiku, San Juan eta Cabo; eta azkenik, ohorezko txandan, Oriorekin batera, Tiran, Urdaibai eta Hondarribia lehiatuko dira.

Igandean, KAE 1

Igandean, era berean, KAE 1 ligako estropada jokatuko dira Orion bertan. Honako hau ere festen barruan: VIII. Bisigu Eguna IkurriƱa. Getaria eta Zumaia garaipen berri bat lortzen ahaleginduko dira, eta Zarautz eta Orio B ahalik eta lan txukunena egiten. Estropada erlojupean jokatuko da, 18:30etik aurrera.