Gaur banatuko dira Chernobilen Lagunen zozketaren sariak

GIZARTEA // Gaur 12:00etan izango da sari banaketa, Zarautzen, Angel Uranga artistak duen erakusgelan (Kale Nagusian). Ekitaldian parte hartuko dute lehenengo saria eta bigarrena irabazi dutenek. Aurrenekoek Urangaren lan bat eta Aiten Etxen afaria irabazi dute, eta bigarrengoek asteburu pasa bat nekazaritza etxe batean.