Haurrentzat doako sukaldaritza tailerra dago, ingelesez

HEZKUNTZA // Izena emateko epea zabalik dago, eta tailerra hilaren 23an izango da, 18:30ean udaletxe aurrean. Zarauzko turismo bulegoak eta Kids&Us ingeles akademiak antolatu dute doako saio hori. Hiru eta zortzi urte arteko haurrentzat da, eta izena turismo bulegoan edo Malekoiko informazio puntuan eman behar da.