Ekaitzagatik abisu horia ezarri dute 18:00etatik 00:00etara

Azken egunotako bero handiak ekaitza ekarri du azkenean. Euri zaparradak bota ditu eskualdeko toki askotan, eta tximistak eta trumoiak ere izan dira. Argia ere joan eta etorri ibili da hainbat tokitan.

Zarautzen, esaterako, metro koadroko bost litro bota dituela esan dute Euskalmetetik.

Zorionez, une honetan errepideetan ez dago arazorik.

Hala ere, abisu horia ezarri dute arratsalde gau parterako. Haize handia, ekaitza eta txingorragatik ezarri dute abisua. 18:00etatik 00:00etara egongo da arrisku gehien, batez ere ekialdean (Gipuzkoa eta Lapurdi aldea, beraz).

Informazio zehatzagoa Euskalmet Euskal Metereologia Agentziaren webgunean eskura daiteke.