'Loreak' Oscarretarako proposatutako lehen eukarazko filma

Espainiako Zinema Akademiak Oscar sarien 88. edizioan ingelesez ez diren film onenaren kategorian Espainia ordezkatzeko lehen aukeraketa egin du. Tartean da Loreak filma, akademiak Oscarretarako proposatzen duen lehen euskarazko filma da. Irailaren 29an jakinaraziko dute hiru filmetako zeinek ordezkatuko duen Espainiako Estatua. Loreak filmeko aktoreen artean daude Nagore Aranburu azpeitiarra,  Itziar Aizpuru getariarra eta Egoitz Lasa zarauztarra.

Iazko irailaren 23an Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean eman zuten Jose Mari Goenagak eta Jon Garañok zuzendutako filma. Ordutik kritika on eta sari ugari jaso ditu:Siberiako Zinema Jaialdiko filmik onenaren saria, pelikula latino onenarena Palm Springseko zinemaldian, Espainiako film onenaren Sant Jordi saria... Tokioko Latin Beat jaialdian, berriz, Nagore Aranburuk, Itziar Ituñok eta Itziar Aizpuruk ex aequo irabazi zuten emakumezko aktore onenaren saria.

Loreak filmaren zati bat grabatzen jardun zuten Zarauzko ordainlekuan.