Asteazkenetik aurrera eman ahalko da izena Zarauzko musika eskolan

Irailaren 14ean ekingo dio ikasturte berriari Imanol Urbieta udal musika eskolak. Etzitik hasi eta hilaren 8ra arte eman ahalko dute izena lau eta bost urte arteko haurrek. Informazio zabalagoa eskuratu nahi dutenekĀ  imanolurbietazme@gmail.com helbidera idatzi eta 943-506589 telefono zenbakira dei dezakete.

Irailaren 1etik 4ra goizez (09:30etik 11:30era) zein eta arratsaldez (17:30etik 19:30era) izango da irekita idazkaritza, eta irailaren 7tika aurrera arratsaldez soilik, ordutegi berean.