Elkanoko frontoiaren lanak «bide onetik» doaz

Zarauzko alkate Xabier Txurrukak Elkano auzoko frontoi estali berriaren obrak bisitatu ditu. «Lanak oso aurreratuta daude eta oso bide onetik doaz», jakinarazi du. Zarauzko eta Aiako Udalek azpiegitura finantzatzeko lankidetza hitzarmena sinatu zuten, eta hilabete batzuk barru erabilgarri egotea espero dute.