Ostiralean inauguratuko dute Ainize Txopitearen erakusketa Zarautzen

Jose Luis Zumetarenaren ondoren, Ainize Txopitearen Rituals of Love erakusketa izango da ikusgai abuztuan, Artea Merkatuan egitasmoaren barruan, Merkatu Plazan. Ostiralean inauguratuko dute, 19:00etan. Hilaren 31era arte izango da zabalik, astelehenetik igandera, 11:00-13:30 eta 18:30-21:00 bitartean.