'L'elisir d'amore' opera proiektatuko dute hilaren 12an, Zarautzen

Emanaldi berezia antolatu dute datorren asteazkenerako, hilaren 12rako: Gaetano Donizettiren L'elisir d'amore operaren proiekzio digitala. Italiako hegoaldean girotutako opera  horrek Nemorinoren istorioa kontatzen du. Dulcama doktoreak prestatutako edabe magikoa edango du, Adina limurtzeko. Belcore sargentua agertzean, ordea, haren ahaleginak ustekabean etengo dira.  Bryn Terfel baritonoa (Dulcamadoktorearen paperean) eta Locy Crowe tenorea (Adinaren paperean) ikusi ahalko dituzte herritarrek proiekzio horretan.

19:00etan hasiko da eta 142 minutu iraungo ditu, 82 minutu lehenbiziko zatiak eta 60 minutu bigarrengoak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide