Ainize Txopitearen erakusketa bihar inauguratuko dute

KULTURA // Jose Luis Zumetarenaren ondoren, Ainize Txopitea artistaren Rituals of Love erakusketa ikusteko aukera egongo da abuztuan, Artea Merkatuan egitasmoaren barruan, Merkatu Plazan. Bihar inauguratuko dute, 19:00etan. Hilaren 31ra arte egongo da zabalik, astelehenetik igandera, 11:00-13:30 eta 18:30-21:00 bitartean.