Punta-puntako pilotariak izango dira jaietan Zarautzen eta Azkoitian

Zarauzko pilota jaialdia jokatuko dute amabirjin jaietan, Zarautzen bertan eta Azkoitian andramarietan. Hiru eguneko ligaxka abuztuaren 14an, 15ean eta 16an jokatuko dute. Finalerdi bat eta finala jizango dira ikusgai kostako udalerrian; eta beste finalerdia, Azkoitian. Abuztuaren 14an hasiko da jaialdia, Zarautzean, Olaizola II.a eta Beroiz Bengoetxea IV.a eta Untoriaren aurka lehiatuko dira. Aritzbatalde pilotalekuan da hitzordua, 17:00etatik aurrera. Hilaren 15an jokatuko da bigarren finalerdia, Azkoitiko Gurea pilotalekuan, Martinez de Irujok eta Barriolak jokatuko dute Altuna III.a eta Zubietaren aurka. 17:00etan izango da norgehiagoka hori ere. Bi partidetako irabazleak elkarren aurka lehiatuko dira abuztuaren 16an, igandean, Zarauzko Aritzbataldean, 17:00etan.

Sarrerak erosteko

30 euroko eta 15 euroko sarrerak daude salgai finalerdietarako; eta 40 eurokoak eta 25 eurokoak, finalerako. Sarrerak aurrez erreserbatu daitezke 661-25 90 09 edo 656-79 94 23 telefono zenbakietara deituta. Egunean bertan txartelak erosteko, 16:00etatik aurrera egongo diral leihatilak irekita Zarautzen nahiz Azkoitian.