IRUDIETAN, hauteskunde goiza

Iritsi da udal eta foru agintariak aukeratzeko eguna. Gaur gauean jakingo da zein diren alderdi bozkatuenak eskualdeko 11 herrietan: Aian, Azkoitian, Azpeitian, Aizarnazabalen, Beizaman, Errezilen, Getarian, Orion, Zarautzen, Zestoan eta Zumaian.

Ordura arte, ordea, eguna uzten ari den argazki batzuen bilduma osatu du HITZAk. Hautesle goiztiarrak, herri txikietako irudiak, alkategaiek botoa eman duten momentua...

 

Zarautzen, moja bat botoa ematen

Aitor Gorrotxategi Azpeitiko EAJko alkategaia, botoa ematen (Eneritz Albizu Lizaso/Hitza)

Orioko Kultur Etxean botoa eman duen lehen pertsona (Onintza Lete Arrieta/Hitza)

Oriotar bat botoa ematen udaletxean mendi buelta emetara abiatu baino lehen (Aiora Larrañaga/Hitza)

Zarautzen, Ludotekan giro koloretsua dute botoa ematerakoan (Amaia Ventas Aldabaldetreku/Hitza)

Zarautzen, Lizardin, zerrendei begira herritar bat (Aritz Mutiozabal/Hitza)

Zarautzen, batzuk taldean joan dira botoa ematera (Amaia Ventas Aldabaldetreku/Hitza)

Getarian Berdura Plazan eman dute herritar guztiek botoa eta giro ederra izan da plaza inguruan goizean goizetik. (Aiora Larrañaga/Hitza)

Senar-emazteak botoa ematen Aiako Lardizabal Eskolan. (Aiora Larrañaga/Hitza)

Alex Oliden Zumaiako EH Bilduko alkategaia, botoa ematerakoan (Gorka Zabaleta/Hitza-Baleike)

Oier Korta, Zumaiako EAJren alkategaia (G.Z./Hitza-Baleike)

Urrategi Alberdi Azkoitiko alkatea eta EH Bilduren alkategaia (Ana Abarisketa/Hitza)

Azkoitian, herritarrak botoa ematen (Ana Abarisketa/Hitza)