Delorean taldeak ekainaren 22an argitaratuko du 'Muzik' lan berria

Zarauzko Hitza 2016ko eka. 14a, 20:00
Zarauzko delorean laukotea.

Phlex zigilu propioarekin kaleratuko dute diskoa

Apirilean Muzik izeneko single abestia aurkeztu zuen Zarauzko laukoteak, eta duela hilabete Contra izenekoa. Biak ala biak hemendik zortzi egunetara plazaratuko duten disko berrian jasoko dute. Lehen singlearen izenburu bera eramango du lanak, eta Phlex zigilu propioarekin emango dute argitara. Musika elektronikora itzuli dira, baina errritmo pausatuagoen eta oso giroko doinuen aldeko apustua egin dute.

Diskoaren nahasketak Chris Coadyk egin dizkie, Yeah Yeah Yeahs, Grizzly Bear, Beach House edo Future Islands bezalako taldeekin lan egin duena, eta artwork, berriz, CinqFruits-ek.

Gaur, Gaztea irratiko B aldea irratsaioan elkarrizkatuko dute Ekhi Lopetegi taldeko abeslaria, disko berriaren harira. Saioa 21:00etan hasiko da.

Erlazionatuak