Zarauzko Surf Elkarteak antolatuta, XXI. Ibon Imazen oroimenezko txapelketa herrikoia jokatzen ari dira. Aurreko urteetan bezala, hainbat mailatan lehiatzen ari dira surflariak, Beraza eta Borghetto artean, olatu handi samarrekin. Igandean egingo dute bigarren jardunaldia, eta baita sari banaketa ere.