Gabonetako ekitaldiak

Pilotaren urte amaierako jaia

Zarauzko Hitza 2016ko abe. 31a, 08:00

ZKEko pilota atalak antolatuta, Gabonetako Jaialdia egin zuten atzo arratsaldean Gaztelekuko pilotalekuan. Alebin eta infantil mailetako esku pilotako eta dibertsitate funtzionaleko seina pilotari aritu ziren jokoan, elkarren artean hainbat partida jokatuz, 12 tantora. Jaialdiaren hasieran minutu bateko isilunea egin zuten hilaren hasieran zendutalko Txus Ugarteren oroimenean; Ugarte pilotari ohia zen, eta ZKEko esku pilotako gaztetxoen entrenatzailea.