300 lagunek parte hartuko dute Hip-Hop Gipuzkoa txapelketan

Zarauzko Hitza 2017ko ots. 7a, 19:00
Iazko Hip-Hop Gipuzkoa txapelketa (Aiora LarraƱaga Solaberrieta).

Igandean jokatuko dute Aritzbatalde pilotalekuan, 16:00etatik aurrera. Ekitaldia ikusteko sarrerak agortuta daude jada.

Zarautzen dantza estudioa duen eta Orioko bizilaguna den Warda Mallal dantzariak antolatzen du Hip-Hop Gipuzkoa txapelketa, aurten seigarren urtez, eta hirugarren aldiz Zarautzen. Igande arratsaldean jokatuko da Aritzbatalde kiroldegiko pilotalekuan, 16:00etan hasita, eta Euskal Herri osotik etorritako 300 lagunek hartuko dute parte, hainbat kategoriatan banatuta. Gutzira, 2.000 euro banatuko dituzte sarietan.

Ekitaldiak arrakasta izan ohi du urtero-urtero, eta aurten ere bide beretik doa. Parte hartze nabarmena izateaz gain, ikusle andana bilduko du, txapelketa ikusteko sarrerak agortu direlako jada; 840 lagunentzako tokia dago fontoian, eta guztiak saldu dituzte. Mallalek aditzera eman duenez, kalitate handiko dantzariak eta koreografiak ikusteko aukera eskaintzen du egitasmoak.

Ohi bezala, dantzari profesionalez osatutako epaimahaikideak izango dituzte: Omar Fernandez eta Nito. Biek ala biek masterclass saioak emago dituzte asteburuan; Omar Fernandezek larunbatean, Donostian, eta Nitok igandean, Zarautzen bertan, Warda Mallalen estudioan. Fernandezen saiorako plazak beteta daude eta bigarren saio bat antolatzeko asmoa dute. Hip-Hop Gipuzkoa txapelketa Ander Iruretagoiena aktore zarauztarrak aurkeztuko du.