Kiroldegiko langileen auzia

Kiroldegiko langileek mobilizazioekin jarraitzen dute

Zarauzko Hitza 2017ko mar. 4a, 08:47
Kiroldegiko langileen elkarretaratzea udaletxe aurrean (Aritz Mutiozabal).

Nahikoa da, negoziazioa orain lelopean, elkarretaratzea egin zuten kiroldegiko langileek atzo arratsaldean, Lege Zaharren enparantzan. Gaurkoa greba deialdiaren hirugarren eguna dute, eta mobilizazioak iragarri dituzte: goizean, 10:00ak aldera hasita, bizikleta martxa egingo dute ikastetxez ikastetxe, eta arratsaldean, Aritzbaltalden jokatuko den eskubaloiko partidan ere agerraldia egiteko asmoa dute: 19:30ean, Amenabarren partidan, kiroldegiko langileak kantxara irtengo dira pankartarekin.