Kiroldegiko langileen auzia

Kiroldegiko langileek aldarria egin dute Aritzabataldeko kantxan

Zarauzko Hitza 2017ko mar. 5a, 09:10
Kiroldegiko langileak pankartarekin, Aritzbatalde kantxan (Kiroldegiko langileak).

Atzo arratsaldean, Amenabar Zarautz eskubaloi taldearen partidaren aurretik, kiroldegiko langileak Aritzbataldeko kantxara atera ziren, Nahikoa da!!! Negoziazioa orain zioen pankartarekin. Aste honetan greba egin dute hiru egunetan –martxoaren 2tik 4ra–, lan hitzarmen berri bat aldarrikatuz eta hori plegutan jasotzeko eskatuz. Atzo izan zuten hirugarren lanuzte eguna, eta aipatu mobilizazioarekin biribildu zuten.