Pianista gazte zarauztarrek kontzertua eskainiko dute igandean

Maria Maya Manterola 2022ko mai. 31a, 17:30
Piano emanaldia musika eskolan, artxiboko irudian.

Modelo aretoan izango da emanaldia, 12:00etan. Ostiraletik aurrera erosi ahal izango dira sarrerak aretoko txarteldegian bertan.

12 eta 18 urte arteko piano-jotzaile gazteek kontzertu berezia eskainiko dute igande honetan Modelo aretoan, 12:00etatik aurrera.

Honako hauek izango dira pianistak: Borja Arroyo, Laida Beobide, Ana Blazquez, Martin Daly, Naroa Iribar, Uxue Iturralde, Julen Makazaga eta Maren Otegi. Herriko A Tempo Piano Estudioan nahiz Imanol Urbieta Udal Musika Eskolan ikasi dute pianoa jotzen, eta gaur egun Donostiako Escudero Kontserbatorioan ari dira ikasketa profesionalak egiten.

Urte hauetan landutako teknika eta interpretazioa islatuko dituzte emanaldian, honako musikari entzutetsuen obrak interpretatuta: J.S. Bach, W.A. Mozart, L.V. Beethoven, F.Schubert, F. Mendelssohn, F. Chopin, C. Debussy eta M.de Falla

Sarrerak ostiraletik aurrera eskuratu ahal izango dira, Modeloko txarteldegian, 5 euroren truke.