Abiatu dituzte sanmartinak Urdanetan

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2023ko aza. 4a, 18:15

Gauean ere festa giroa espero da Urdanetan, eta bihar eguna ondo hasteko bi bikoteren arteko pentatloi erakustaldia antolatu dute: Andoni Izeta VI.a eta Oihana Fernandez batetik, eta Jakes Izeta V.a eta Karmele Gisasoa Zelai III.a, bestetik. Herri-kirol jaialdia Izer eta Alabierrek girotuko dute.

Atzo arratsaldean abiatu zituzten sanmartinak Urdanetan. Azaroaren 11, San Martin Eguna, gorriz markatuta izaten dute egutegian auzotarrek, eta horren bueltan egitarau zabala antolatu dute bi asteburutan banatuta. Hala, atzo txupinazoa bota eta jaian murgildu ziren bertso afariarekin, eta gaur haurrentzako jolasak eta mus txapelketa egin dituzte.

Gauean ere festa giroa espero da Urdanetan, eta bihar eguna ondo hasteko bi bikoteren arteko pentatloi erakustaldia antolatu dute: Andoni Izeta VI.a eta Oihana Fernandez batetik, eta Jakes Izeta V.a eta Karmele Gisasoa Zelai III.a, bestetik. Herri-kirol jaialdia Izer eta Alabierrek girotuko dute.

Erlazionatuak

Gaur hasiko dituzte sanmartinak Urdanetan

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2023 aza 03 Jaiak