LAN ESKAINTZA

UKT komertzial bila dabil

Erredakzioa 2024ko api. 10a, 12:42
UKTren Zarauzko bulegoa. (Julen Imaz)

Merkataritza edo Marketin zikloetako ikasketak dituztenek edo Komunikazio Zientzietan, Ikus-entzunezkoetan edo Giza Zientzietan lizentziatuek eta euskara maila altua dutenek dute beren burua lanposturako hautagai aurkezteko aukera, eta sektorean esperientzia izatea kontuan hartuko da. Interesa dutenek apirilaren 15a baino lehen bidali beharko dute curriculuma administrazioa@ukt.eus helbide elektronikora.

Urolako Komunikazio Taldea komertzial bila dabil. Merkataritza edo Marketin zikloak ikasita dituztenek edo Komunikazio Zientzietan, Ikus-entzunezkoetan edo Giza Zientzietan lizentziatuek eta euskara maila altua dutenek aurkez dezakete beren burua lanpostu horretara, eta esperientzia izatea kontuan hartuko da. Horrez gain, saltzeko, komunikatzeko, taldean aritzeko eta euskarri desberdinetara moldatzeko gaitasunak izatea eskatzen zaizkie hautagaiei.

Trukean, UKTren komertzial taldearen babesean profesionalki garatzeko aukera izango du hautatuak, eta lanaldi osoko kontratua izango du. Bere ardurak izango dira dagozkion proiektu komunikatiboen finantzaketa iturriak lortzea eta lanak antolatutako moduan gauzatzea. Zehaztasun gehiago, hemen. Interesa dutenek apirilaren 15a baino lehen bidali beharko dute curriculuma administrazioa@ukt.eus helbide elektronikora.