Irabazi Zarautz bihar hasiko da zarauztarrekin herri programa osatzen

Urola Kostako Hitza 2014ko abe. 17a, 10:36

Azaroak 28an osatu eta gero, Irabazi Zarautz plataforma herri programa osatzeko bilerekin hasiko da bihar. Lana eta etxebizitaren inguruko atalak landuko dituzte arratsaldean,  galdera bati erantzuteko: posible al da gaur egun Zarautzen lan eta bizi? Bilera Gaztelekuan izango da, bilera gelan, 19:00etan. Herritar guztiak gonbidatu dituzte bertaratzera.