Urteko azken hondartzako futbol jardunaldia jokatuko dute igandean, Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2014ko abe. 18a, 12:00

sasoian.info

71. Hondartzako Futbol Txapelketaren 6. jardunaldia izango dute jokoan igande honetan senior emakumezkoek eta gizonezkoek. Urteko azken jardunaldia izango da igandekoa, hain zuzen. 08:45etik aurrera izango dira partidak. Kanpo markaketaz Kosta Hortz Klinikako taldekideak arduratuko dira. 07:45ean egingo dute hori.

Hemen eskura daiteke informazio zabalagoa.