Haize-Orratz festa egingo dute Zarautzen, bihar

Urola Kostako Hitza 2014ko aza. 27a, 11:03

Zarauzko Gaztelekuak izen berria du orain: Haize-Orratz gaztelekua. Hori ospatzeko festa antolatu dute biharko, 12-18 urte bitarteko gaztetxoentzat. Hona hemen ekitaldi zerrenda:

- 17:30-18:30. Davila disko jartzailea, joko erraldoiak, photo call-a eta informazio puntua, Lege Zaharren Enparantzan.

- 18:15- 18:25. The move taldearen dantza erakustaldia, Lege Zaharren Enparantzan.

- 18:30-18:40.  Haize-Orratz pankarta jarriko dute Gaztelekuan.

- 18:45- 18:55. Gazteek egindako bideoaren proiekzioa, Zinema pilotalekuan.

- 19:00- 19:15. Txokolate eta gofre banaketa, Zinema Pilotalekuan.

- 19:15-19:45. Dantzaldia Davila disko jartzailearekin, Zinema pilotalekuan.